XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik ihardun energiaren barne-merkatuaz apartatu berezi batean eta ez egin beste horrenbeste politika honen gainerako helburuez?.

Bada, energiaren barne-merkatuaren burutzapena Elkartearen energi politikaren ardatzik behinena delako.

Adibidez, COM (88) 238 agiria honela mintzo zen honetaz: Elkartearen energi politika, funtsean, bi osagairen konbinaketa egokian datza: bata, barne-merkatuaren funtzionamenduko erregelek ziurtatutako merkatuaren indarren jokua; bestea, Elkartearen hornikuntza bermatzen eta antolatzen duten neurri politikoak.

Eta egitez, 1988ez geroztik, energiaren barne-merkaturantz joatea ahalbidetzen duten neurrietan jarrita egon da Batzordearen arreta energi politikaren kontuan.

Batzordearen ustez, energiaren barne-merkatuaren burutzapenak ondoko arlo hauetan ihardutea eskatzen du: Arau eta erregela teknikoen harmonizazioan (adib. petroleozko ekoizkinen zehazpen ezberdinek iragaztegiei ekartzen dizkieten kostu gehigarriak ezaba daitezke zehazpen horiek harmonizatuz).

Energi sektoreko merkatu publikoen irekiduran.

Zergazko mugen kentzapenean (batez ere, BEZ eta akzisei dagokiena).

Inportazio, garraio eta banakuntzan oraindik dirauten merkatal monopolioen egokitzapenean.

Estatuen laguntzen kontrolean.

Ingurugiroaren babesean (6) Garrantzizkoa da Estatu elkartekideek babes-maila horretaz dituzten iritzi ezberdinak eta merkantzien ibiltzeko askatasuna adosten saiatzea. Hots, ingurugiroaren babes-mailaz herri elkartekideek dituzten iritzi ezberdinek ez diote merkantzien ibiltze askeari erruzko oztoporik sortu behar; eta horrela izan ez dadin, Elkarteak ingurugiroari buruzko arauteria garatu behar du eta Estatu elkartekideena begiratu.

Prezio eta tarifa energetikoen gardentasun eta egiazkotasunean (gaur egun, kontabilitateko arauterietan, konpainia energetikoen jabetzako eraentzetan, norberaren eta inoren baliabideetara jotze-baldintzetan, eta abarretan dauden ezberdintasunek eragotzia).

Azpiegituran (elektrizitatearen ibiltze eta elkarganbioak errazteko, Estatu elkartekideen sare elektrikoak lotu egin behar dira; eta beste horrenbeste gasbideak).